Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Voyageurs des strates
25 avril 2014

Lurpean ere bai, Euskaraz

Parte-hartzaileak : 10 Xiberoko Ikastolako haurrak, 2 gurrasoak, Iban, Gilen

2014ko apirilaren 25an, Gillamine

P4250482

P4250485

P4250487

Xiberoko Ikastolarekin, nahi günüan antolatü espelogoko elkitze bat, bi helbürürekin : eüskaraz mintzatzea eta kirola baten deskubritzea.

Hamar haurrek parte hartü düe, 8 urtetik 12 urterat. Ibanek laguntü deit eta bagünüan bi gurraso gurekin ere bai.

Aski fite, sentitü dügü desberdintarzuna : handienak amini bat süstatürik eta ttpienak lotsaturik ziren. Handiena guztiek joan nahi züen aitzinean. Bena, ikusi bazüenarik sartzea, ez zen batere bergauza. "Ezin dügü sartzen, ttipiegi beita". "Ez da egia, ez da hori sartzea, erriegiten dük"...

P4250489

Joan behar nüan lehenik, erakusteko igaraiten zela. Bitxi zen, bena handienak lasaiago ziren. Gük, gure bidea ontsa aitatü behar günüan, lehenik eskün, eta esker, igaraiteko bena haurrek hartzen ahal ziren züzen, eta aija igaraiten zen... Zer xanza !

Jarraikitzen günüan, bazen eskalada ttipi zonbait, beti norbait gibelean, segurtatzeko. Petik edo gainetik, bide hoberena, edo txostagarriena autatü behar günüan. Jokü ttipi zonbait, txirrista bat, jokuak lohiekin (gurrasoek maitatütko düe, segür), beltza eta iziltarzuna, aitzinatü argirik gabe, üdüri büztinezkoak...

P4250493

Haurrek ez züen nahi jan eta ez edan... Jarrakazi günüan zaküa deusentako...

Erdiak Iban jarraiki züen eta beste erdiak ni jarraiki nündüen. Gük, borrokatü behar günüan igaraiteko, hersi bietzen... Haurrek, ez... Leize Mendian, haurrak hartü behar dütügü, jarraikitzea atzamaiteko !

P4250506

P4250509

Elki ginen, kasik arrenkurik gabe. Argazki zonbait, hersi den sartzea eta heldu ginen autoan, arrestiri askarientako.

Entzun düt maite düela eta ara galtegin düe ... Agian, ükenen dügü kide gehiago Leize Mendian !!

Gilen

P4250507

Publicité
Publicité
Commentaires
O
Segur! Dominique Prebende txiki pilo bat dituzu hor!
Répondre
S
Et toujours la vilaine petite chose à Gilen entre les douces mains d'une petite fille innocente, mineure de surcroît.
Répondre
S
Bai, biziki ongi zen, Orain, Leize Mendi züberüan dagoela ere.

Bon, baietz, Manexek nahiago lukete Euskara garbi eta argi Baxe Navarran bezala, Bazko bearnez ordez, bainan ongi zen.

Eta orain, zerkatik ez Garaziko ikastola-rekin ?

Manex bat
Répondre
F
Aupa Gilen eta Iban!
Répondre
Voyageurs des strates
Publicité
Visiteurs
Depuis la création 205 639
Publicité